Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 9:3-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. mundua santu eta zuzen gobernatueta leialtasunez justizia egin zezan;

4. emadazu jakinduria, zure ondoan errege dena,eta ez nazazu ken zeure seme-alaben artetik.

5. Zeure zerbitzari nauzu, zeure zerbitzari apal,gizon gaixo eta bizitza laburrekoa,zuzenbidea eta legeak ulertzeko gauza ez dena.

6. Bestalde, gizakirik prestuena ereez da ezer zuregandik datorren jakinduriarik gabe.

7. «Zuk aukeratu nauzu zeure herriaren errege,zeure seme-alaben gobernari;

8. zuk agindu zenidan zure mendi santuan tenpluaeta bizileku duzun hirian aldarea eraikitzeko,hasieratik prestaturiko santutegiaren antzekoa.

9. Zurekin dago jakinduria,zure egite guztiak ezagutzen dituena,mundua egin zenuenean ere bertan zena;badaki zer duzun atsegin,badaki zer den zuzena zure aginduen arabera.

10. Bidal ezazu zeure zeru santutik,igorri zeure tronu ospetsutik,nirekin izanik, lanean lagun diezadan,zuk gogoko duzuna irakatsiz.

11. Berak, dena jakin eta ulertzen duenak,zuhur gidatuko nau neure eginkizunetaneta bere ospeaz babestuko.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 9