Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 6:10-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Haren nahi santua zintzo betetzen dutenakizango dira santutzat hartuak,eta hartan ikasiek izango dute babeslerik.

11. Beraz, izan nire hitzen egarri,bila itzazue irrikaz eta hartuko duzue heziketa.

12. Argitsua da jakinduria, itzalezina haren distira.Nekerik gabe ikusten dute maite dutenek,baita aurkitzen ere bilatzen dutenek.

13. Beraren irrikaz daudeneiaurrea hartzen die eta bere burua ezagutarazten.

14. Haren bila goiz-goizetik doanak ez du nekatu beharrik izango,ate ondoan aurkituko baitu eseria.

15. Zuhurtziarik handiena da hartaz gogoeta egitea,hargatik gauak beilan ematen dituenalaster izango da kezkarik gabe,

16. zeren eta jakinduria bera ibiltzen baita harat-honatberaren duin direnen bila;onginahiz agertzen zaie bideaneta beren gogoeta bakoitzean aurkezten.

17. Jakinduriaren hasiera haren irakaspenaren egarrian datza;

18. heziketaz arduratzea hura maitatzea da;hura maitatzea beraren legeak gordetzea;haren legeak betetzea hilezkortasuna ziurtatzea,

19. eta hilezkortasunak Jainkoarengana hurbilarazten du.

20. Honela, jakinduriaren egarriak erregetzara darama.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 6