Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 6:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Entzun, beraz, erregeok, eta ulertu;ikasi, munduko bazter guztietako agintariok.

2. Jarri arreta, zuek, jendetza handiak gobernatzen dituzuenoketa herri ugari menpean izateaz harrotzen zaretenok.

3. Jaunarengandik datorkizue boterea,Goi-goikoarengandik agintea,eta berak aztertuko ditu zuen egintzaketa ikertuko zuen egitasmoak;

4. zeren eta haren erregetzaren ministro izanik,ez baituzue zuzen epaitu, ez legea bete,ezta jokatu ere Jainkoaren borondatearen arabera.

5. Bat-batean eta beldurgarriro aurkeztuko zaizue,bereziki zorrotz epaitzen baititu goi-mailakoak:

6. txikienei errukia zor zaie,ahaltsuak gogor izango dira zigortuak.

7. Gizaki guztien Jaunak ez du inoren aurrean atzera egiten,handitasunak ez du kikiltzen;handikia nahiz txikia berak egin zitueneta era berean arduratzen da guztiez.

8. Halere, azterketa zorrotzagoa izango dute boterean daudenek.

9. Beraz, zuei, erregeoi, zuzentzen dizkizuet hitzok,jakintsu izaten ikasi eta huts egin ez dezazuen.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 6