Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 2:17-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. «Baina ikus dezagun esaten duena egia den ala ez!Azter dezagun nolako amaiera duen!

18. Zintzoari, benetan Jainkoaren seme baldin bada,bera etorriko zaio laguntzeraeta etsaien eskuetatik libratuko du.

19. Irainak eta torturak egingo dizkiogu,horren lasaitasuna ikusi eta eroapena probatzeko.

20. Heriotza lotsagarrira kondenatuko dugu,berorren esanetan, Jainkoa alde aterako baitzaio».

21. Horrela arrazoitzen dute fedegabeek,baina oker dabiltza,gaiztakeriak itsutzen baititu;

22. ez dituzte ezagutzen Jainkoaren asmo ezkutuak,ez dute jainkozaletasunari dagokion saririk espero,ez dute aintzat hartzen biziera akats gabeari dagokion ohorea.

23. Hilezkor izateko egin zuen Jainkoak gizakia,bere izatearen irudira egin zuen;

24. baina deabruaren inbidiaz sartu zen heriotza munduan,eta harenak direnek jasango dute.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 2