Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 15:15-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Jentil-herrien idolo guztiak hartu dituzte jainkotzat;idolo horiek ezin dira baliatu,ez begiez ikusteko,ez sudurraz arnasa hartzeko,ez belarriez entzuteko,ez eskuetako atzamarrez ukitzeko,eta oinak alferrikako dituzte ibiltzeko.

16. Izan ere, gizakiak egin ditu,bizi-arnasa maileguan hartua duen gizakiak;eta gizakiak ezin du eginezta bere antzeko jainkorik ere.

17. Hilkorra izanik, gauza hilkorrak bakarrikegin ditzake bere esku gaiztoez.Gizakiak, gurtzen dituen gauzek baino gehiago balio du,berak bizia hartu baitu; gauzek, ordea, inola ere ez.

18. Gainera, animaliarik higuingarrienak gurtzen dituzte,beste guztiek baino sen gutxiago dutenak;

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 15