Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 11:15-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Egiptoarrak,beren pentsaera gaizto eta zentzugabeak desbideraturik,adimengabeko narrasti eta piztia nazkagarriakgurtzeraino iritsi zirenez,zeuk ere adimengabeko animalia ugari bidaliz zigortu zenituen,

16. jakin zezaten, zeren bidez bekatu egin,haren bidez hartzen dela zigorra.

17. Zure esku ahalguztidunak,ekai eragabetik mundua sortu zuenak,edozein bitarteko erabil zezakeen haiek zigortzeko;adibidez, hartz edo lehoi basatiak ugari,

18. edo munstro ezezagun sortu berriak;munstro amorratu horiek su-arnasa bota,kiratsa barreiatueta begietatik txinparta beldurgarriak jaurtiko zituzketen;

19. ez zuketen eraso, beharrik izangokolpean egiptoarrak suntsitzeko,aski izango baitzatekeen haien itxura beldurgarria.

20. Edo horrelako ezer gabe ere,arnasaldi bakar batean eror zitezkeen,zure justiziak pertsegituriketa zure arnasa ahaltsuak sakabanatuta;baina zuk dena arauz eta neurriz nahi izan duzu antolatu.

21. Zeure esku duzu beti indar handiz jokatzea:nork egin aurre zure indarrari?

22. Mundu osoa zure aurreanbalantza alde batera okertzen duen izpitxoa da,lurrean pausatzen den goizeko ihintz-tanta.

23. Guztiez duzu errukia, dena baitezakezu,eta gizakien bekatuei ez ikusiarena egiten diezu,bihozberri daitezen.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 11