Itun Zaharra

Itun Berria

Jakinduria 11:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Arrakasta eman zien israeldarrei zeregin guztietanprofeta santu baten bidez.

2. Biziezineko basamortua zeharkatu zuteneta ibilezineko parajeetan ezarri kanpalekua;

3. aurre egin zieten etsaien gudarosteeieta atzera eragin arerioei.

4. Israeldarrek, egarri zirela, dei egin zizuten, Jauna;orduan, ura eman zenien harkaitz latz batetik,egarriarentzako erremedioa harri gogorretik.

5. Horrela, etsaiak zigortzeko erabilitako gauza bera,beraien mesederako gertatu zen estualdian.

6. Inoiz agortzen ez zen ibaiko urak odol zikinez lohitu zenituen,

7. israeldar jaioberriak hiltzekoegiptoarrek emaniko aginduaren zigortzat;zutarrei, berriz, ustekabean, ura ugari eman zenien;

8. baina aurrez egarria jasanarazi zenien,beraien etsaiak nola zigortu zenituen erakusteko.

9. Izan ere, zutarrei probaren bat ezartzen zenienean—eta proba hori errukiz zentzarazteko zen—,jakinarazten zenienfedegabeek zer-nolako oinazeak jasan zituzten,hauek zeure suminez epaitu zenituenean;

10. hain zuzen, agiraka egiten duen aitak bezalaprobatu zenituen zutarrak,baina errege errukigabeak bezalaaztertu eta kondenatu zenituen besteak.

Irakurri kapitulu osoa Jakinduria 11