Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 7:15-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Gatzatua eta eztiajango ditu haurrak,gaitza baztertzekoeta ona aukeratzekogauza izan arte.

16. Baina haurra gaitza baztertzekoeta ona aukeratzeko gauzaizan baino lehen,hutsik geldituko dahalako beldurra ematen dizuetenbi erregeen lurraldea.

17. Egun txarraketorraraziko dizkizue Jaunakzuri, zeure herriari eta familiari,Israelgo erreinua Judarengandikbereizi zenez geroizan ez diren bezalako egunak;hots, Asiriako erregeabidaliko dizue.

18. Egun hartan, Jaunak txistua joeta euliak pilaka bezalaetorraraziko ditu egiptoarrakNilo ibaiaren azken bazterretatik,erleak samaldan bezalaasiriarrak beren lurraldetik.

19. Etorri eta denak pilankokatuko diramendiarte sakon eta haitzarteetan,sastraka eta zelaietan.

20. Egun hartan,Eufrates ibaiaz beste aldeanerrentan harturiko labanazmoztuko dizue Jaunak buruko ilea,kenduko bizarraeta izterrondoko ilea.Asiriako erregea da, alegia, labana».

21. Egun hartan, bakoitzak behi bat edo bi ardi baizik ez baditu ere,

22. gatzatua jateko adina esne emango diote. Bai, lurraldean bizirik geldituko diren guztiek gatzatua eta eztia jan ahal izango dituzte.

23. Egun hartan, zilarrezko mila txanpon balio zituen mila landareko mahastia sasi- eta lahar-toki bihurtuko da.

24. Ehiztariak bakarrik sartuko dira bertan beren gezi eta uztaiez, lurralde osoa sasi- eta lahar-toki bihurtuko baita.

25. Aitzurrez gorritu ohi ziren mendi-maldetara ez da inor joango, sasi eta laharrak direla eta: behi-larre eta ardi-leku izango dira.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 7