Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 7:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Akaz, Jotamen semea, Uziasen biloba, Judako errege zela, Siriako errege Retzinek eta Israelgo errege Pekahek, Remaliasen semeak, Jerusalemi eraso egin zioten, baina ezin izan zuten konkistatu.

2. Siriarrak Efraimen kanpatuak zeudela jakin zutenean, erregeak, bere etxekoek eta herri osoak dardara egin zuten, haizeak jotzean basoko zuhaitzek dardara egin ohi duten bezala.

3. Orduan, Jaunak Isaiasi esan zion: «Hartu zeure seme Xear-Jaxub eta zoaz Akazengana; goiko urtegiko ubide-muturrean, oihal-garbitzailearen sororako bidean aurkituko duzu.

4. Eta esaiozu:«Egon erne, baina lasai!Ez beldurtu, ez ikaratuSiriako Retzineneta Remaliasen semearenhaserre-sumina dela eta,kea darien ilinti-mutur bibesterik ez baitira.

5. Zu galtzekoelkar hartu dute siriarreketa Israelgo herri eta erregeak.Honela diote:

6. “Igo gaitezen Judaren aurka,setia dezagun eta menpean hartu,eta jar dezagun bertan erregeTabeel-en semea”.

7. Baina hona zer dioen Jaunak:Ez, ez da horrelakorik gertatuko!

8-9. Damasko da Siriako hiriburu,eta Retzin Damaskoko buruzagi;Samaria da Efraimgo hiriburu,eta Remaliasen semeaSamariako buruzagi;baina hirurogeita bost urte barru,Efraim, suntsitua,ez da jadanik herri izango.Sendo sinesten ez baduzue,ez duzue sendo iraungo».

10. Beste mezu hau ere eman zion Jaunak Akazi Isaiasen bidez:

Irakurri kapitulu osoa Isaias 7