Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 15:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Moaben aurkako mezua.«Moabeko Ar hiriasuntsitu zuten gauean desagertu zen;Moabeko Kir hiriasuntsitu zuten gauean desagertu zen.

2. Dibongo jendea muinoetara doa,santutegian negar egitera.Aieneka ari dira moabdarrak,Nebo eta Medaba hiriaksuntsituak direlako:burua soil eta bizarra motzdaramate guztiek.

3. Dolu-jantziz dabiltza kalean;aieneka eta negarrez urtzen denak,etxe gain eta plazetan.

4. Hexbon eta Elale garrasika ari dira;Jahatzetik ere entzun daitezkehaien oihuak.Horregatik,ikaraz daude Moabeko gudariaketa adorea galdurik.

5. Nire barruak garrasi dagiMoabengatik:ihesi doa jendea Tzoar-eraino,ihesi Eglat-Xelixiaraino.Negarrez doazLuhit-eko aldapan gora,garrasi erdiragarriak darizkiela,Horonaimgo bidean.

6. Nimrimgo erreka agortu egin da,belarra ihartu, larrea zimeldu:hostorik ere ez dago berde.

7. Horregatik, beren ondasunak bildueta Sarats errekaz beste alderadaramatzate.

8. Moabeko muga-bira osoanzabaldu dira garrasiak,Eglaim-eraino deitoreak,Beer-Elimgo mugetaraino aieneak.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 15