Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Moaben aurka

1. Moaben aurkako mezua.«Moabeko Ar hiriasuntsitu zuten gauean desagertu zen;Moabeko Kir hiriasuntsitu zuten gauean desagertu zen.

2. Dibongo jendea muinoetara doa,santutegian negar egitera.Aieneka ari dira moabdarrak,Nebo eta Medaba hiriaksuntsituak direlako:burua soil eta bizarra motzdaramate guztiek.

3. Dolu-jantziz dabiltza kalean;aieneka eta negarrez urtzen denak,etxe gain eta plazetan.

4. Hexbon eta Elale garrasika ari dira;Jahatzetik ere entzun daitezkehaien oihuak.Horregatik,ikaraz daude Moabeko gudariaketa adorea galdurik.

5. Nire barruak garrasi dagiMoabengatik:ihesi doa jendea Tzoar-eraino,ihesi Eglat-Xelixiaraino.Negarrez doazLuhit-eko aldapan gora,garrasi erdiragarriak darizkiela,Horonaimgo bidean.

6. Nimrimgo erreka agortu egin da,belarra ihartu, larrea zimeldu:hostorik ere ez dago berde.

7. Horregatik, beren ondasunak bildueta Sarats errekaz beste alderadaramatzate.

8. Moabeko muga-bira osoanzabaldu dira garrasiak,Eglaim-eraino deitoreak,Beer-Elimgo mugetaraino aieneak.

9. Dibongo urakodolez beteak daude,baina oraindik erezoritxar handiagoakbidaliko dizkiot Diboni:lehoiak jango dituMoaben onik aterako direnak,lurralde hartan bizirik geldituak».