Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 23:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Hititek erantzun zioten:

6. —Entzun, jauna. Jainkoak buruzagi egin zaitu gure artean. Ehortzi, beraz, zeure emaztea gure hilobirik bikainenean. Gutariko inork ez dizu galaraziko bere hilobian ehorztea.

7. Jaiki zen Abraham eta, lurraldeko jendearen aurrean ahuspezturik,

8. esan zuen:—Baldin eta nire emaztea hemen ehorzteko baimena ematen badidazue, egidazue mesede hau: eskaiozue nire izenean Efroni, Tzoharren semeari,

9. saltzeko niri bere soroaren ondoan dagoen Makpelako harpea. Eman diezadala balio duen diruaren truke, zuen lurraldean hilobiaren jabetza ukan dezadan.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 23