Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Sararen heriotza eta ehorzketa

1. Sara ehun eta hogeita zazpi urtez bizi izan zen.

2. Kiriat-Arban hil zen, Hebronen alegia, Kanaan lurraldean. Abrahamek dolu egin zuen haren heriotzagatik.

3. Gero, Sararen gorpua zetzan lekua utzirik, hititengana joan eta esan zien:

4. —Atzerritarra nauzue ni zeuen artean. Sal iezadazue lursail bat nire emaztea ehorzteko.

5. Hititek erantzun zioten:

6. —Entzun, jauna. Jainkoak buruzagi egin zaitu gure artean. Ehortzi, beraz, zeure emaztea gure hilobirik bikainenean. Gutariko inork ez dizu galaraziko bere hilobian ehorztea.

7. Jaiki zen Abraham eta, lurraldeko jendearen aurrean ahuspezturik,

8. esan zuen:—Baldin eta nire emaztea hemen ehorzteko baimena ematen badidazue, egidazue mesede hau: eskaiozue nire izenean Efroni, Tzoharren semeari,

9. saltzeko niri bere soroaren ondoan dagoen Makpelako harpea. Eman diezadala balio duen diruaren truke, zuen lurraldean hilobiaren jabetza ukan dezadan.

10. Efron bera eseria zegoen beste hitita guztien artean, hiri-sarrerako plazan. Denen aurrean erantzun zion:

11. —Ez, arren, ene jauna. Hara, doan ematen dizut harpea eta soro guztia ene hirikideen aurrean. Ehortzi bertan zeure emaztea.

12. Abrahamek, ordea, hititen aurrean ahuspeztu

13. eta hauek lekuko harturik, esan zion Efroni:—Entzun iezadazu, arren. Ordaindu egin nahi dizut soroa. Hartzazu dirua eta orduan ehortziko dut neure emaztea.

14. Efronek erantzun:

15. —Hara, jauna: lursailak zilarrezko laurehun txanpon balio ditu. Diru horregatik ez gara eztabaidan hasiko. Ehortzi bertan zeure emaztea.

16. Bat etorri zen Abraham Efronekin, eta zilarrezko laurehun txanpon ordaindu zizkion, merkatariek erabili ohi duten dirutan.

17. Honela, Makpelan dagoen Efronen lursaila, Mambretik ekialdera, bere harpe, zuhaitz eta guzti,

18. Abrahamenak izan ziren aurrerantzean. Honen lekuko gertatu ziren hititak eta hiri-sarrerako plazatik igarotzen ari ziren guztiak.

19. Kanaan lurraldean, Mambre eta Hebronen aurrez aurre dagoen Makpelako soro ondoko harpean ehortzi zuen Abrahamek bere emazte Sara.

20. Honela, soroaren eta harpearen jabetza hititen eskuetatik Abrahamengana aldatu zen, hilobi izateko.