Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48

Itun Zaharra

Itun Berria

Ezekiel 4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

JERUSALEM ERORI AURRETIKOA: ZIGOR EPAIAREN IRAGARPENA (4,1—24,27)

Jerusalemen setioa iragarri

1. Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hartu adreilu bat eta jarri zeure aurrean; marraztu gainean hiri bat, Jerusalem.

2. Setia ezazu hiria: jarri eraso-dorreak beraren aurka, egin lubetak, ezarri guda-kanpalekuak eta jarri eraso-tresnak inguru guztian.

3. Hartzazu burdin xafla bat eta ezarri burdin hesia balitz bezala zeure eta hiriaren artean; finkatu zeure begiak hirian: setiaturik gelditu da. Hau seinale izango da Israel herriarentzat.

4-5. «Gero, etzan ezkerraldera eta hartu zeure gainean Israel herriaren errua. Hirurehun eta laurogeita hamar egunez egongo zara horrela etzanda, israeldarren errua zeure gain hartuz: egun bat israeldarren bekatu-urte bakoitzeko.

6. Egun horiek amaitzean, bigarren aldian eskuinaldera etzan eta Juda herriaren errua hartuko duzu zeure gain berrogei egunez, urte bakoitzeko egun bat.

7. Finkatu zeure begiak Jerusalem setiatuaren gain eta, besoa altxaturik, hitz egin nire izenean beraren aurka.

8. Nik sokaz lotuko zaitut, etzanik igaro beharreko egunak bete arte, alde batetik bestera alda ez zaitezen.

9. «Hartu garia, garagarra, babak, dilistak, artatxikia eta zekalea; sartu dena ontzi batean eta egin ogia. Hori jango duzu alde batera etzanda emango dituzun hirurehun eta laurogeita hamar egunetan.

10. Kilo laurden bateko anoa jango duzu egunero, ordu jakinetan.

11. Ura ere neurtua edango duzu, litro bat, ordu jakinetan.

12. Garagar-taloaren antzeko opilak egin eta jendaurrean giza gorotzaren gainean erreko dituzu».

13. Eta erantsi zuen Jaunak: «Sakabanatuko ditudan nazioen artean, israeldarrek janari kutsatua jan beharko dutela esan nahi du horrek».

14. Esan nion: «Jainko Jauna, ni ez naiz sekula kutsatu; haurtzarotik gaur arte sekula ez dut abere akabatu edo sarraskiturik jan, eta ez da inoiz nire ahoan haragi kutsaturik sartu».

15. Hark erantzun zidan: «Ederki, giza gorotzaren gainean egin ordez, zeure ogia behi-gorotzaren gainean prestatzeko baimena ematen dizut».

16. Eta erantsi zidan: «Gizaseme, ogi-hornidura kenduko diot Jerusalemi; mugatua eta larri jango dute ogia, ura ere neurtua eta ikaraz edango.

17. Azkenik, ura eta ogia faltako zaizkie, lur jota gelditu eta usteldu egingo dira beren erruarengatik».