Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 22:9-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Eskuzabala bedeinkatua izango dabere ogia behartsuarekin banatzeagatik.

10. Bota harroputza, kito liskarrak!Sesioak eta irainak ere amaitu.

11. Bihotz garbia maite duena eta hitz atseginekoa,hori du erregeak adiskide.

12. Jaunaren begiek zaintzen egia,eta huts eragiten maltzurraren hitzei.

13. «Lehoia dago kanpoan, kale-kalean;hil egingo nau», dio alferrak.

14. Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa;bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.

15. Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;zentzarazteko makilak libratuko dio.

16. Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.

17. Entzun arretaz jakintsuen esanak,gogoan hartu nire irakaspenak;

18. atsegingarri izango zaizkizu barru-barruan gordeak,mintzatzerakoan denak prest izango ezpainetan.

19. Zuri ere irakasten dizkizut gaur,zure konfiantza Jaunarengan jar dezazun.

20. Hogeita hamar esaera idatzi ditut zuretzat,irakaspen eta aholkuak dituztenak,

21. egia ezagut dezazuneta hartu duzun mandatuari leialki erantzun.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 22