Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hobe izen ona aberastasun ugari baino,hobe onetsia izatea urrea eta zilarra baino.

2. Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak:Jaunak egin zituen biak.

3. Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna,heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.

4. Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea,aberastasuna, ohorea eta bizia.

5. Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea,ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena.

6. Hezi hasiera-hasieratik gazteaeta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.

7. Aberatsa behartsuen nagusi,zorduna hartzekodunaren menpeko.

8. Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du,haren irrika guztia ezerezean amaituko.

9. Eskuzabala bedeinkatua izango dabere ogia behartsuarekin banatzeagatik.

10. Bota harroputza, kito liskarrak!Sesioak eta irainak ere amaitu.

11. Bihotz garbia maite duena eta hitz atseginekoa,hori du erregeak adiskide.

12. Jaunaren begiek zaintzen egia,eta huts eragiten maltzurraren hitzei.

13. «Lehoia dago kanpoan, kale-kalean;hil egingo nau», dio alferrak.

14. Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa;bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.

15. Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;zentzarazteko makilak libratuko dio.

16. Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.

JAKINTSUEN HOGEITA HAMAR ESAERAK (22,17—24,22)

17. Entzun arretaz jakintsuen esanak,gogoan hartu nire irakaspenak;

18. atsegingarri izango zaizkizu barru-barruan gordeak,mintzatzerakoan denak prest izango ezpainetan.

19. Zuri ere irakasten dizkizut gaur,zure konfiantza Jaunarengan jar dezazun.

20. Hogeita hamar esaera idatzi ditut zuretzat,irakaspen eta aholkuak dituztenak,

21. egia ezagut dezazuneta hartu duzun mandatuari leialki erantzun.

1

22. Ez ustiatu behartsua, behartsu dela eta,ez zanpatu gizagaixoa auzitegian,

23. Jaunak defendatuko baitu haien auziaeta bizia kenduko haiei kentzen dienari.

2

24. Ez zaitez haserrekorraren lagun egin,ezta suminkorrarekin elkartu ere,

25. ez zaitezen haien jokabideetara ohitueta zeure bizia arriskuan jarri.

3

26. Ez ezazu eskua eman, zordunaren fidatzaile bihurtuz;

27. zerez ordaindurik ez baduzu,etzateko duzun ohea ere kenduko baitizute.

4

28. Ez aldatu lekuz antzinako mugarririk,zure arbasoek jarritakoak dira eta.

5

29. Aurkitu duzu bere lanean trebea den norbait?Erregeen zerbitzura egongo daeta ez edonolako jendearenera.