Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 22:4-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea,aberastasuna, ohorea eta bizia.

5. Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea,ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena.

6. Hezi hasiera-hasieratik gazteaeta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.

7. Aberatsa behartsuen nagusi,zorduna hartzekodunaren menpeko.

8. Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du,haren irrika guztia ezerezean amaituko.

9. Eskuzabala bedeinkatua izango dabere ogia behartsuarekin banatzeagatik.

10. Bota harroputza, kito liskarrak!Sesioak eta irainak ere amaitu.

11. Bihotz garbia maite duena eta hitz atseginekoa,hori du erregeak adiskide.

12. Jaunaren begiek zaintzen egia,eta huts eragiten maltzurraren hitzei.

13. «Lehoia dago kanpoan, kale-kalean;hil egingo nau», dio alferrak.

14. Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa;bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.

15. Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;zentzarazteko makilak libratuko dio.

16. Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.

17. Entzun arretaz jakintsuen esanak,gogoan hartu nire irakaspenak;

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 22