Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 22:15-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;zentzarazteko makilak libratuko dio.

16. Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.

17. Entzun arretaz jakintsuen esanak,gogoan hartu nire irakaspenak;

18. atsegingarri izango zaizkizu barru-barruan gordeak,mintzatzerakoan denak prest izango ezpainetan.

19. Zuri ere irakasten dizkizut gaur,zure konfiantza Jaunarengan jar dezazun.

20. Hogeita hamar esaera idatzi ditut zuretzat,irakaspen eta aholkuak dituztenak,

21. egia ezagut dezazuneta hartu duzun mandatuari leialki erantzun.

22. Ez ustiatu behartsua, behartsu dela eta,ez zanpatu gizagaixoa auzitegian,

23. Jaunak defendatuko baitu haien auziaeta bizia kenduko haiei kentzen dienari.

24. Ez zaitez haserrekorraren lagun egin,ezta suminkorrarekin elkartu ere,

25. ez zaitezen haien jokabideetara ohitueta zeure bizia arriskuan jarri.

26. Ez ezazu eskua eman, zordunaren fidatzaile bihurtuz;

27. zerez ordaindurik ez baduzu,etzateko duzun ohea ere kenduko baitizute.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 22