Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 22:14-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa;bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.

15. Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;zentzarazteko makilak libratuko dio.

16. Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.

17. Entzun arretaz jakintsuen esanak,gogoan hartu nire irakaspenak;

18. atsegingarri izango zaizkizu barru-barruan gordeak,mintzatzerakoan denak prest izango ezpainetan.

19. Zuri ere irakasten dizkizut gaur,zure konfiantza Jaunarengan jar dezazun.

20. Hogeita hamar esaera idatzi ditut zuretzat,irakaspen eta aholkuak dituztenak,

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 22