Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 22:12-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Jaunaren begiek zaintzen egia,eta huts eragiten maltzurraren hitzei.

13. «Lehoia dago kanpoan, kale-kalean;hil egingo nau», dio alferrak.

14. Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa;bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.

15. Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;zentzarazteko makilak libratuko dio.

16. Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.

17. Entzun arretaz jakintsuen esanak,gogoan hartu nire irakaspenak;

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 22