Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 22:1-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hobe izen ona aberastasun ugari baino,hobe onetsia izatea urrea eta zilarra baino.

2. Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak:Jaunak egin zituen biak.

3. Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna,heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.

4. Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea,aberastasuna, ohorea eta bizia.

5. Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea,ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena.

6. Hezi hasiera-hasieratik gazteaeta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.

7. Aberatsa behartsuen nagusi,zorduna hartzekodunaren menpeko.

8. Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du,haren irrika guztia ezerezean amaituko.

9. Eskuzabala bedeinkatua izango dabere ogia behartsuarekin banatzeagatik.

10. Bota harroputza, kito liskarrak!Sesioak eta irainak ere amaitu.

11. Bihotz garbia maite duena eta hitz atseginekoa,hori du erregeak adiskide.

12. Jaunaren begiek zaintzen egia,eta huts eragiten maltzurraren hitzei.

13. «Lehoia dago kanpoan, kale-kalean;hil egingo nau», dio alferrak.

14. Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa;bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.

15. Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio;zentzarazteko makilak libratuko dio.

16. Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du;aberatsari ematen dionak bere burua pobretu.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 22