Itun Zaharra

Itun Berria

Esaera Zaharrak 13:4-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Alferrak nahi, bai, baina lorrezin;saiatuaren gogoa asebetea izango.

5. Zintzoak gorroto dio gezurrari,gaiztoak laidoa eta iraina zabaltzen.

6. Zuzentasunak babesten du prestua,gaiztakeriak hondatzen bekataria.

7. Bada aberatsarena egin eta ezer ez duenik,baita behartsu-itxurak egin eta asko duenik.

8. Aberatsak bere ondasunez zaindu behar bizia,ezer ez duenak mehatxuen beldurrik ez.

9. Zintzoak argi distiratsu dira, gaiztoak itzalitako kriseilu.

10. Harrokeriak ez du liskarra baizik sortzen;aholkuak onartzen dituztenena da zuhurtzia.

11. Erraz aberastu, erraz galdu; poliki-poliki bilduz, gehitu.

12. Gauzatzen ez den itxaropenak bihotzean pena sortzen;betetzen den nahia, bizi-fruituak dituen zuhaitza.

13. Esana gutxiesten duena damutu egingo da,agindua errespetatzen duena saritua izango.

14. Bizi-iturri da zuhurraren irakaspenaherioaren sareetatik ihes egiteko.

Irakurri kapitulu osoa Esaera Zaharrak 13