Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 7:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan hartzera zoazten lurraldean sarraraziko zaituzte, eta kanpora botako dituzue zuek baino handiago diren herriak: hitita, girgaxtar, amortar, kanaandar, periztar, hibiar eta jebustarrak, zazpi herri zuek baino jendetsu eta indartsuagoak.

2. Jaunak zeuen Jainkoak eskura eman eta zuek garaitu egingo dituzue. Orduan, suntsitu egingo dituzue erabat: ez egin haiekin hitzarmenik, ez izan errukirik.

3. Ez ahaidetu haiekin, zeuen seme-alabak haienekin ezkonduz;

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 7