Itun Zaharra

Itun Berria

Deuteronomioa 4:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Orain bada, israeldarrok, onartu irakasten dizkizuedan lege eta erabakiak, eta bete; horrela, biziko zarete eta Jaunak zeuen arbasoen Jainkoak ematen dizuen lurraldeaz jabetuko.

2. Ez erantsi, ez kendu, nik agintzen dizuedanetik ezer; aitzitik, bete nik Jaunaren zeuen Jainkoaren izenean ematen dizkizuedan aginduak.

3. Zeuen begiz ikusia duzue Jaunak Baal-Peorren eginikoa: nola suntsitu zituen zuen artetik Peorko Baal jainkoari jarraitu zioten guztiak;

4. zuek, berriz, Jaunari zeuen Jainkoari atxikirik iraun zenutenok, bizirik zaudete oraindik.

Irakurri kapitulu osoa Deuteronomioa 4