Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 4:5-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Azkenean, Daniel aurkeztu zen. Gizon hau, nire jainkoaren ohorez Beltxatzar ere deitua, jainko santuen espirituz beterik dago. Kontatu nion ametsa, esanez:

6. Beltxatzar, aztien buru zaren hori, badakit jainko santuen espirituak gidatzen zaituela eta misterio zailik ez dagoela zuretzat. Azal iezadazu, bada, ametsaren esanahia.

7. Ohean nengoela, ikuskari hau izan dut:«Zuhaitz guztiz garaiazegoen munduaren erdian.

8. Zuhaitzahandia eta sendoa egin zen:zeruraino iristen zen,munduaren azken ertzetik ereikus zitekeen.

9. Haren hostoak ederrak ziren,eta fruituak ugari,sorkari guztiak asetzeko adina.Basapiztiek haren itzaleanegiten zuten abaroeta hegaztiek haren adarretan habia.Bizidun ororen janari zen.

10. «Oraindik ohean nengoela, zerutik zetorren aingeru zaindari bat ikusi nuen ikuskarian.

11. Ozenki egin zuen oihu, esanez:«Bota zuhaitza,moztu adarrak,kendu hostoak,jaurti behera fruituak!Ihes egin bezatehonen azpitik piztiek,baita adarretatik hegaztiek ere.

12. Utzi lurrean, ostera,zuhaitzondoa bere erroekin,lotu burdinazkoeta brontzezko kateez,eta geldi bedi zelaiko belarretan.Busti beza ortziko ihintzak,janaritu bedi belarrez,abereak bezala.

13. Ez du giza adimenik izango,abereen sena baizik.Zazpi urtez biziko da horrela!

14. Aingeru santuak erabakia da hau,bizidun guztiek jakin dezatenGoi-goikoa delagiza erreinu guztien jabea:nahi duenariematen dio berak erregetzaeta gizakietan apalenaerrege-aulkira jasotzen.

15. «Hauxe da nik, Nabukodonosor erregeak, izan dudan ametsa. Orain zuk, Beltxatzar, azaldu ametsaren esanahia. Erreinuko jakitun guztiak ez dira gai izan hori azaltzeko; zuk, ordea, egin dezakezu, jainko santuen espirituak gidatzen baitzaitu».

16. Daniel, Beltxatzar ere deitua, harri eta zur gelditu zen une batez, bere burutazioek beldurtuta. Erregeak esan zion:—Beltxatzar, ez izutu ametsa eta beronen esanahia direla eta.Beltxatzarrek erantzun zion:—Izan bedi zure etsaientzat amets honek adierazten duena.

17. Zuhaitz handia eta sendoa ikusi duzu, garaieraz zerurainokoa, munduaren azken ertzetik ikus zitekeena.

18. Haren hostoak ederrak ziren eta sorkari guztiak asetzeko adina fruitu zuen. Basapiztiek abaro egiten zuten haren itzalean eta hegaztiek habia adarretan.

19. Errege jauna, zeu zara zuhaitz hori! Handi eta sendo egin zara zeu ere; zeruraino iritsi da zure handitasuna, lurraren ertzeraino zabaldu zure boterea.

20. Gero, aingeru zaindaria ikusi duzu zerutik jaisten; honela zioen: «Bota zuhaitza eta txikitu! Zuhaitzondoa, ostera, utzi lurrean bere erroekin eta lotu burdinazko eta brontzezko kateez zelaiko belarretan. Busti beza zeruko ihintzak eta bizi bedi horrela zazpi urtez basapiztien antzera».

21. Errege jauna, hara esanahia, hara Goi-goikoak zuri buruz hartu duen erabakia:

22. Gizartetik botako zaituzte, basapiztien artean biziko zara, belarra jango duzu idiek bezala eta ortziko ihintzak bustiko zaitu. Zazpi urtez egongo zara horrela, Goi-goikoa giza erreinu guztien jabea dela eta berak nahi duena ezartzen duela errege aitortuko duzun arte.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 4