Itun Zaharra

Itun Berria

Daniel 4:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Ni, Nabukodonosor, lasai eta zoriontsu bizi nintzen neure errege-jauregian.

2. Baina, gau batez, ohean nengoela, amets bat egin nuen, zeharo izutu ninduena, eta erabat beldurtu ninduten amesgaizto eta ikuskariak izan nituen.

3. Orduan, Babiloniako jakitun guztiak bilarazi nituen, ametsaren esanahia azaltzeko.

4. Etorri ziren, bada, aztiak, igarleak eta astrologoak, eta ametsa kontatu nien; baina ez ziren esanahia azaltzeko gauza izan.

5. Azkenean, Daniel aurkeztu zen. Gizon hau, nire jainkoaren ohorez Beltxatzar ere deitua, jainko santuen espirituz beterik dago. Kontatu nion ametsa, esanez:

6. Beltxatzar, aztien buru zaren hori, badakit jainko santuen espirituak gidatzen zaituela eta misterio zailik ez dagoela zuretzat. Azal iezadazu, bada, ametsaren esanahia.

Irakurri kapitulu osoa Daniel 4