Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 51:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Eskerrak eman nahi dizkizut, nire Jainko errege,eta zu goretsi, oi Jainko, nire salbatzailea.Eskerrak ematen dizkizut,

2. zu izan baitzaitut neure babesle eta laguntzaile,zuk askatu nauzu heriotzatik,mihi maltzurraren saretik,gezurrak zabaltzen dituzten ezpainetatik.Nire etsaien aurrean zu izan zaitut laguntzaile.

3. Handia zarelako eta guztiz errukitsua,askatu egin nauzuirensteko prest zeudenen hozkadetatik,bizia kendu nahi zidatenen eskuetatik,jasan ditudan atsekabealdi askotatik,

4. inguratzen ninduten sugar itogarrietatik,nik piztu ez nuen suaren erditik,

5. Herio Leizearen errai sakonetatik,mihi zikinaren hitz gezurtietatik,

6. mihi maltzurraren gezietatik.Heriotzatik hurbil nengoen jada,Herio Leizearen ondo-ondoan nuen bizia;

7. inguratua nengoen alde guztietatiketa nork lagundurik ez;gizakien laguntza bilatu, baina batere aurkitu ez.

8. Orduan, zure errukiaz oroitu nintzen, Jauna,eta zuk gure alde betidanik egindakoaz:onik ateratzen dituzula zuregan itxaroten dutenaketa gaiztoen eskuetatik libratzen.

9. Lurretik neure erregua bidali nuen zureganainoeta otoitz egin heriotzatik aske gelditzeko.

10. Honela egin nizun dei:«Jauna, neure aita zaitut!Ez baztertu ni atsekabealdian,harroputzak nagusitzean, laguntzarik ez dagoenean.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 51