Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 49:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Herria Jainkoarengana itzularaztea lortu zueneta sasijainkoen kultu higuingarriak deuseztatzea.

3. Bere bihotza Jainkoarengana zuzendu zuen,legegabeen egunetan zintzotasuna sendotu.

4. David, Ezekias eta Josiasek izan ezik,hutsegite asko egin zuten beste erregeek,Goi-goikoaren legea baztertuz.Judako erregeak desagertu egin ziren,

5. beste batzuei eman baitzieten beren indarraeta atzerriko nazio bati beren ospea.

6. Etsaiek su eman zioten santutegia zegoeneko hiri aukeratuarieta kaleak huts-hutsik utzi, Jeremiasek iragarri bezala.

7. Tratu txarra eman zioten Jeremiasi;Jaunak amaren sabelean profeta sagaratu zuen hau,erauzi, suntsitu eta hondatzeko bai,baina baita eraiki eta landatzeko ere.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 49