Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 40:1-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Neke handiak jasateko sortua da gizaki oro,uztarri astuna dago Adamen seme-alaben gain,amaren sabeletik irteten diren egunetikguztion ama-lurrera itzuli arte.

2. Berauen gogoeta-gaia eta bihotzeko beldurraetorriko zaien heriotzako egunaren pentsamendua da.

3. Tronu ospetsuan eserita dagoenagandikhauts eta errautsetan apaldurik dagoenaganaino,

4. purpurazko jantzia eta koroa daramatzanagandikoihal latzez jantzirik dagoenaganaino,

5. ez dago sumina, bekaizkeria, egonezina eta asaldura,heriotzaren beldurra, amorrua eta konponezina baino.Eta ohe gainean atsedenerako etzateangaueko loak nahasmendua sortzen dio barruan:

6. atseden gutxi edo ia batere ezeta, berehala, ametsetan ere kezkati, egunez bezala;irudimeneko ikuskariek izutzen dute,gudutik ihesi doanaren antzera;

7. eta hortik libratzear dagoen momentuan esnatu egiten daeta bere funsgabeko izuaz harritzen.

8. Honela da bizidun ororentzat, gizaki nahiz abere,baina askoz gehiago bekatariarentzat:

9. heriotza, hilketa, konponezina, gerra,ezbeharrak, gosea, suntsipena, zigorra.

10. Legegabeentzat sortu du Jainkoak hau guztiaeta beraien erruz etorri zen uholdea ere.

11. Lurretik datorren guztia lurrera itzultzen da,uretatik datorrena itsasora bihurtzen.

12. Eroskeria eta bidegabekeria oro desagertu egingo da,baina leialtasunak betiko iraungo.

13. Zuzengabeen aberastasunakerrekastoa bezala lehortuko dira,ekaitzaldiko trumoi-hots handia bezala pasatuko.

14. Eskuzabalak poza sentitzen du ematean;lege-hausleak, berriz, zeharo desagertuko dira.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 40