Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 39:8-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Ikasi duenaz heziko du jendea,eta Jaunaren ituneko legea izango du harrogarri.

9. Askok goretsiko dute beraren buruargitasuna,ez dute inoiz ahaztuko.Haren oroitzapena ez da desagertuko,belaunez belaun bizirik iraungo haren izenak.

10. Haren jakinduriaz hitz egingo dute nazioek,haren gorespena egingo herri-batzarrak.

11. Bizi den artean, beste asko baino ospetsuago izango;hildakoan, aski izango du ospe hori.

12. Gogoeta egin ondoren, badut oraindik zer azaldurik,ilargi betea bezala bainago ni ere gogoetaz betea.

13. Entzun, seme-alaba zintzook, eta hazi,ur-lasterraren ondoan landaturiko arrosondoa bezala.

14. Zabaldu lurrin gozoa intsentsuak bezala,loratu lilia bezala;abestu ozenki denok batera,bedeinkatu Jauna beraren egintza guztiengatik.

15. Handietsi haren izena,aldarrikatu haren gorespenazeuen ezpainetako kantuaz eta zitaraz,eman eskerrak, esanez:

16. «Zein ederrak Jaunaren egintza guztiak,bere garaian betetzen da haren aginduetako bakoitza!»

17. Ez dago esaterik: «Zergatik hau? Zertarako hori?»,gauza orok bere garaian azalduko baitu bere zergatia.Haren berbaz urak batu egin ziren,haren ahoko hitzez ur-bilketak sortu.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 39