Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 39:31-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. hauek guztiek pozik betetzen dute agindua.Prest daude munduan, behar direnerako;garaia iristean, ez dute Jainkoak esana bete gabe utziko.

32. Hau zen hasieratik nire uste sendoaeta, gogoeta egin ondoren, idatziz jarri dut:

33. Jaunaren egintzak onak dira denak;bere garaian erantzuten dio hark premia orori.

34. Ez dago esaterik: «Hau hori baino txarragoa da»,bere garaian ikusiko baita on dela edozein gauza.

35. Eta orain, bihotz-bihotzez eta aho betez,kanta eta bedeinkatu Jaunaren izena.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 39