Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 39:27-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Hauek guztiak zintzoen onerako dira,baina bekatarien kalterako.

28. Badira Jainkoak zigortzeko sortutako haizeak,eta are bortitzago bihurtzen ditu bere suminean;suntsipen-garaian beren indarrari jaregiten diote,sortu dituenaren sumina baretu arte.

29. Sua, kazkabarra, gosea, heriotza:zigortzeko sortuak dira hauek guztiak ere;

30. era berean, basapiztien letaginak, eskorpioiak, sugegorriaketa fedegabeen hondatzaile den ezpata mendekatzailea:

31. hauek guztiek pozik betetzen dute agindua.Prest daude munduan, behar direnerako;garaia iristean, ez dute Jainkoak esana bete gabe utziko.

32. Hau zen hasieratik nire uste sendoaeta, gogoeta egin ondoren, idatziz jarri dut:

33. Jaunaren egintzak onak dira denak;bere garaian erantzuten dio hark premia orori.

34. Ez dago esaterik: «Hau hori baino txarragoa da»,bere garaian ikusiko baita on dela edozein gauza.

35. Eta orain, bihotz-bihotzez eta aho betez,kanta eta bedeinkatu Jaunaren izena.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 39