Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 39:18-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Agindu hutsez, hark nahi guztia egiten da;inork ezin kontra egin haren salbamen-ekintzari.

19. Aurrean ditu bizidun ororen egintzak,ez dio ezerk haren begiradari ihes egiten.

20. Betidanik beti arte dago begira,ez dago ezer harrigarririk harentzat.

21. Ez dago esaterik: «Zergatik hau? Zertarako hori?»,helburu jakin batekin egin baitu guztia.

22. Haren bedeinkazioak gainez egiten du ibaiak bezala,lurra asetzen duen uholdeak bezala.

23. Era berean, jentil-herriek haren sumina jasango dute,urak gatzaga bihurtu zituenean gertatu bezala.

24. Haren bideak zuzenak dira zintzoentzat,baina oztopoz beteak legegabeentzat.

25. Gauza onak onentzat daude eginda hasieratik,gauza txarrak txarrentzat bezalaxe.

26. Gizakiaren bizitzan behar-beharrezkoenakura, sua, burdina, gatza,gari-irina, esnea, eztia,mahats-zukua, olioa, jantzia.

27. Hauek guztiak zintzoen onerako dira,baina bekatarien kalterako.

28. Badira Jainkoak zigortzeko sortutako haizeak,eta are bortitzago bihurtzen ditu bere suminean;suntsipen-garaian beren indarrari jaregiten diote,sortu dituenaren sumina baretu arte.

29. Sua, kazkabarra, gosea, heriotza:zigortzeko sortuak dira hauek guztiak ere;

30. era berean, basapiztien letaginak, eskorpioiak, sugegorriaketa fedegabeen hondatzaile den ezpata mendekatzailea:

31. hauek guztiek pozik betetzen dute agindua.Prest daude munduan, behar direnerako;garaia iristean, ez dute Jainkoak esana bete gabe utziko.

32. Hau zen hasieratik nire uste sendoaeta, gogoeta egin ondoren, idatziz jarri dut:

33. Jaunaren egintzak onak dira denak;bere garaian erantzuten dio hark premia orori.

34. Ez dago esaterik: «Hau hori baino txarragoa da»,bere garaian ikusiko baita on dela edozein gauza.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 39