16. «Zein ederrak Jaunaren egintza guztiak,bere garaian betetzen da haren aginduetako bakoitza!»
17. Ez dago esaterik: «Zergatik hau? Zertarako hori?»,gauza orok bere garaian azalduko baitu bere zergatia.Haren berbaz urak batu egin ziren,haren ahoko hitzez ur-bilketak sortu.
18. Agindu hutsez, hark nahi guztia egiten da;inork ezin kontra egin haren salbamen-ekintzari.
19. Aurrean ditu bizidun ororen egintzak,ez dio ezerk haren begiradari ihes egiten.
20. Betidanik beti arte dago begira,ez dago ezer harrigarririk harentzat.
21. Ez dago esaterik: «Zergatik hau? Zertarako hori?»,helburu jakin batekin egin baitu guztia.
22. Haren bedeinkazioak gainez egiten du ibaiak bezala,lurra asetzen duen uholdeak bezala.
23. Era berean, jentil-herriek haren sumina jasango dute,urak gatzaga bihurtu zituenean gertatu bezala.
24. Haren bideak zuzenak dira zintzoentzat,baina oztopoz beteak legegabeentzat.
25. Gauza onak onentzat daude eginda hasieratik,gauza txarrak txarrentzat bezalaxe.