Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 39:11-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Bizi den artean, beste asko baino ospetsuago izango;hildakoan, aski izango du ospe hori.

12. Gogoeta egin ondoren, badut oraindik zer azaldurik,ilargi betea bezala bainago ni ere gogoetaz betea.

13. Entzun, seme-alaba zintzook, eta hazi,ur-lasterraren ondoan landaturiko arrosondoa bezala.

14. Zabaldu lurrin gozoa intsentsuak bezala,loratu lilia bezala;abestu ozenki denok batera,bedeinkatu Jauna beraren egintza guztiengatik.

15. Handietsi haren izena,aldarrikatu haren gorespenazeuen ezpainetako kantuaz eta zitaraz,eman eskerrak, esanez:

16. «Zein ederrak Jaunaren egintza guztiak,bere garaian betetzen da haren aginduetako bakoitza!»

17. Ez dago esaterik: «Zergatik hau? Zertarako hori?»,gauza orok bere garaian azalduko baitu bere zergatia.Haren berbaz urak batu egin ziren,haren ahoko hitzez ur-bilketak sortu.

18. Agindu hutsez, hark nahi guztia egiten da;inork ezin kontra egin haren salbamen-ekintzari.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 39