Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 39:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. antzinako guztien jakinduria aztertueta bere astiuneak profeziak ikertzera ematen dituenarekin.

2. Gizon ospetsuen kontaketak biltzen ditu,jakinduriazko esaeren kako-makoetan sartzen.

3. Esaera zaharren ezkutuko esanahia aztertzen du,jakinduriazko esaeren enigmak erabiltzen ditu gogoan.

4. Handikien artean egiten du bere zerbitzua,buruzagien artean ibiltzen.Atzerriko nazioetara bidaiatzen du,bai baitaki esperientziazzer den ona eta zer txarra gizakiongan.

5. Goizean goizetik gogotsu jotzen dusortu duen Jaunarengana,eta Goi-goikoaren aurrean egiten otoitz.Otoitzerako ahoa zabaltzen dueta bere bekatuen barkamena eskatzen.

6. Jaun handiak nahi badu,adimenez beteko dio gogoa:euria bezala isuriko ditu jakinduri hitzaketa Jauna goretsiko bere otoitzean.

7. Ongi bideratuko ditu bere irizpideak eta ezagupenak,eta Jainkoaren ezkutuko gauzak hausnartzeko gai izango.

8. Ikasi duenaz heziko du jendea,eta Jaunaren ituneko legea izango du harrogarri.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 39