Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 34:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Itxaropen hutsal eta gezurrezkoakzentzugabeari dagozkio;ametsak hegoak ematen dizkio burugabeari.

2. Itzalari heldu eta haizea harrapatu nahi izatea bezala daametsetan oinarritzea.

3. Isla hutsa da ametsetan ikusten dena:benetako aurpegiaren aurrean, aurpegiaren irudia.

4. Zer garbitasun atera daiteke zikinetik?Zer egia gezurretik?

5. Aztikeriak, igarpenak eta ametsak funsgabeak dira,erdiminetan dagoen emakumearen irudipenak bezalakoak.

6. Ez badizkizu Goi-goikoak bidaltzen,ez egin inolako jaramonik;

7. asko dira ametsek desbideratuak,erori egin dira horietan itxaropena zutenak.

8. Legea bete-betea da, aipaturiko engainurik gabea,eta zintzoaren ahoko jakinduria bikain-bikaina.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 34