Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 28:5-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Gizaki huts baino ez denak amorraturik irauten badu,nork lortuko dio bere bekatuen barkamena?

6. Gogoratu amaiera eta egin uko gorrotoari;oroitu ustelkeriaz eta heriotzaz, eta bete aginduak.

7. Gogoratu aginduak eta ez izan gorroto lagun hurkoari;oroitu Goi-goikoaren itunaz, eta ez hartu iraina kontuan.

8. Urrundu liskarretik eta bekatuari ihes egingo diozu,odol-beroak liskarra pizten baitu.

9. Bekatariak sesioa sortzen du lagunartean,konponezina bakean bizi direnen artean.

10. Zenbat eta egur gehiago, hainbat eta biziagoa sua;zenbat eta handiagoa setakeria, hainbat eta biziagoa liskarra.Nolakoa gizakiaren indarra, halakoa haren sumina;nolakoak aberastasunak, halakoa amorrua.

11. Bat-bateko liskarra sua bezala pizten da,eta odola isuraraz lezake.

12. Txinpartari haize emanez gero, su hartzen du;listua botaz gero, itzali egiten;eta biak zeure ahotik irteten dira.

13. Madarikatua gaizki-esalea eta mihi bikoa,bakean bizi zen jende asko galdu baitu.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 28