Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 28:19-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Zorionekoa horrelakotik babesturik dagoena,horren haserrerik jasan behar ez duena;zorionekoa horren uztarpean egon gabea,berorren kateez lotu gabea;

20. burdinazkoa baita mihi bikoaren uztarria,eta brontzezkoak kateak.

21. Beldurgarria da ekartzen duen heriotzaeta hobe da Hildakoen Egoitza.

22. Ez du aginterik izango zintzoen gain,hauek ez dira haren sugarretan erreko.

23. Jauna baztertzen dutenak jausiko dirahorrelako mihiaren menpe,horien artean piztuko da sua eta sekula ez itzaliko.Lehoia bezala oldartuko zaie gaineraeta panterak bezala sarraskituko ditu.

24-25. Inguratu, bai, zeure esparrua arantzaz,baina itxi zeure ahoa ere atez eta morroiloz.Gorde arretaz urrea eta zilarra,baina neurtu zeure hitzak ere kontu handiz.

26. Ez diezazula mihiak irrist eragin,lakioa jartzen dizunaren aurrean eror ez zaitezen.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 28