Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 23:6-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Ez nazatela mendera sabelkeriak eta haragikeriak;ez nazazu utz irrika likitsen esku!

7. Seme-alabok, entzun nola zentzatu zeuen ahoa!Irakaspen hau betetzen duenak ez du huts egingo.

8. Bekatariari tranpa bihurtzen zaio mihia,iraintzaile eta harroputzari erorbide.

9. Zure ahoa ez dadila ohitu zin egiten,ezta Santuaren izena maizegi aipatzen ere.

10. Zeren eta, hurbiletik zaindutako morroiajipoirik gabe gelditzen ez den bezala,etengabe zin egin eta Jainkoaren izena aipatzen duenaez baita bekatu egin gabe geldituko.

11. Zin asko egiten duena maltzurkeriaz beteko da:zigorra ez da haren etxetik aldenduko.Zin-hitza ez badu betetzen,beraren gain jausiko da bekatua;arinkeriaz egiten badu, bi aldiz egingo du bekatu;gezurretan zin egiten badu, ez da errugabe geldituko,ezbeharrez beteko zaio etxea.

12. Bada heriotza merezi duen hizkerarik:ez ahal da horrelakorik Israel herrian izango!Zintzoak urrundu egiten dira horrelakotiketa ez dira bekatuetan iraulkatzen.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 23