Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 23:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. —lizunarentzat edozein ogi baita ona—eta ez du atsedenik izango hil arte;

18. eta azkenik, bere emazteari leial ez zaiona dago;bere artean esaten du: «Nork ikusiko nau?Ilunak inguratzen nau, hormek ezkutatzen,ezin nau inork ikusi; zertan kezkatu?Goi-goikoak ez ditu nire bekatuak kontuan hartuko».

19. Giza begien beldur da hori,eta ez daki eguzkia baino mila aldiz argitsuagodirela Jaunaren begiak,gizakiaren bide guztiei begira daudelaeta bazterrik gordeenetara sartzen.

20. Eginak izan aurretik, gauza guztiak zituen ezagunak,burutuak izan ondoren ere bai.

21. Gutxien espero zuen tokian harrapatuko dute gizon horieta herritar guztien aurrean zigortuko.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 23