Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 23:10-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Zeren eta, hurbiletik zaindutako morroiajipoirik gabe gelditzen ez den bezala,etengabe zin egin eta Jainkoaren izena aipatzen duenaez baita bekatu egin gabe geldituko.

11. Zin asko egiten duena maltzurkeriaz beteko da:zigorra ez da haren etxetik aldenduko.Zin-hitza ez badu betetzen,beraren gain jausiko da bekatua;arinkeriaz egiten badu, bi aldiz egingo du bekatu;gezurretan zin egiten badu, ez da errugabe geldituko,ezbeharrez beteko zaio etxea.

12. Bada heriotza merezi duen hizkerarik:ez ahal da horrelakorik Israel herrian izango!Zintzoak urrundu egiten dira horrelakotiketa ez dira bekatuetan iraulkatzen.

13. Ez ohitu zeure ahoa itsuskeriak esatera,bekaturako aukera ematen baitu horrek.

14. Gogoan izan aita-amakhandikien artean esertzen zarenean,gerta ez dadin haien aurrean oharkabeanzentzugabekeriak esaten hastea ohituragatik.Orduan, jaio ez izatea nahiko zenukeeta jaioteguna madarikatuko.

15. Hizketa iraingarrira ohitutakoaez da bizitza osoan zentzatuko.

16. Bi motako jendeak ugaltzen ditu bekatuak,baina hirugarren batek pizten Jainkoaren sumina.Batek suak bezala erretzen duen grina gartsua du:ez da itzaliko dena erre arte;besteak bere gorputza lizunkeriara emana du:ez du bakerik izango bere suak erre arte

17. —lizunarentzat edozein ogi baita ona—eta ez du atsedenik izango hil arte;

18. eta azkenik, bere emazteari leial ez zaiona dago;bere artean esaten du: «Nork ikusiko nau?Ilunak inguratzen nau, hormek ezkutatzen,ezin nau inork ikusi; zertan kezkatu?Goi-goikoak ez ditu nire bekatuak kontuan hartuko».

19. Giza begien beldur da hori,eta ez daki eguzkia baino mila aldiz argitsuagodirela Jaunaren begiak,gizakiaren bide guztiei begira daudelaeta bazterrik gordeenetara sartzen.

20. Eginak izan aurretik, gauza guztiak zituen ezagunak,burutuak izan ondoren ere bai.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 23