Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 23:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jauna, Aita eta nire biziaren Jabea,ez nazazu utz neure mihiaren menpe,ez nazala eroraraz.

2. Nork erabiliko du zigorra nire gogoetak zuzentzeko?Nork zentzaraziko nire bihotza jakinduriaz,oharkabeko hutsegiteen kontu eska diezadanbekatuak isilean pasatu gabe?

3. Horrela ez dira nire hutsegiteak gehituko,ez bekatuak ere ugarituko;ez naiz kontrarioen aurrean eroriko,etsaia ez da nire lepotik poztuko.

4. Jauna, Aita eta nire biziaren Jabea,ez utzi niri harrokerian erortzen,

5. aldendu niregandik grina txarrak.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 23