Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 19:3-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ustelak eta harrek berenganatuko dute,arriskuzaleak bizia galduko.

4. Bizkorregi fidatzen dena kaskarina da;bekatariak bere buruari egiten kalte.

5. Gaiztakeriaz gozatzen dena kondenatua izango da.

6. Berritsukeriari higuin dionak gaizkiari ihes egingo.

7. Sekula ez errepikatu entzuten duzunaeta ez duzu zer galdurik izango,

8. ez kontatu lagunari, ez etsaiari;ez azaldu, isiltzeak errudun bihurtzen ez bazaitu behintzat;

9. baliteke norbaitek entzun eta zutaz mesfidatzea,eta egunen batean bere gorrotoa agertuko lizuke.

10. Zerbaiten berri entzun duzu? Txintik ere ez esan.Lasai, ez zara lehertuko eta.

11. Berria jakitean ondoezik jartzen da zentzugabea,emakumea erdiminetan bezala.

12. Izterrean sartutako gezia bezala daentzundako berria zentzugabearen erraietan.

13. Galdekatu laguna: agian ez du ezer egin,eta zerbait egin badu, berriro egin ez dezan.

14. Galdekatu lagun hurkoa: agian ez du hori esan,eta esan badu, errepika ez dezan.

15. Galdekatu laguna: askotan kalumnia besterik ez da izaten;ez fidatu, beraz, esaten den guztiaz.

16. Batzuetan, nahi gabe, irrist egiten da;nork ez du noizbait mihiaz huts egin?

17. Galdekatu lagun hurkoa mehatxatu aurretik,eta bete dadila Goi-goikoaren legea.

20. Jakinduria oro Jaunarenganako begirunean datza,haren legea betetzean, alegia.

22. Baina gaizkian aditua izatea ez da jakinduria,bekatarien burutazioak ez dira zuhurtzia.

23. Bada zuhurtasun bat nardagarri dena,burugabea da jakinduriarik ez duena.

24. Hobe da Jaunari begirune dion adimen gutxikoa,legea hausten duen buruargia baino.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 19