Itun Zaharra

Itun Berria

Ben Sirak 18:16-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Ez al du ihintzak sargoria arintzen?Zenbaitetan emaitzak baino gehiago balio du hitzak.

17. Ez al duzu ikusten hitzak opari onak baino gehiago balio duela?Halere, biak elkartzen asmatzen du emaile onak.

18. Zentzugabeak ez daki mindu gabe agiraka egiten;bekaiztiaren emaitzak begiak erretzen ditu.

19. Ikasi hitz egin aurretik,eta zaindu osasuna gaixotu baino lehen.

20. Aztertu zeure burua epaiketa aurretik,eta kontuak hartzeko orduan barkamena izango duzu.

21. Apaldu zeure burua gaixoaldia baino lehen,bekatu egitean agertu zeure damua.

22. Ez diezazula ezerk eragotzi zeure botoa garaiz betetzea,ez itxaron heriotzako ordu arte.

23. Botoa egin aurretik, pentsa ongi;ez izan Jauna zirikatzen duten horien antzekoa.

24. Oroitu azken eguneko haserre-zigorraz:Jainkoak aurpegi zorrotzez kontuak eskatuko dizkizu.

25. Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz;aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz.

26. Egoera aldatu egin daiteke egunsentitik ilunabarrera,Jaunak bizkor alda dezake dena.

27. Gizaki zuhurra arretaz ibiltzen da beti,bekatuak kilikatzen duenean ihes egiten du hutsegitetik.

Irakurri kapitulu osoa Ben Sirak 18