Itun Zaharra

Itun Berria

Amos 1:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Honela dio Jaunak:«Gaza herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Herri osoak erbesteratu baititu,edomdarren esku uzteko;

7. horregatik, su emango dietGazako harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu.

8. Axdod hiritikkendu egingo dut buruzagia,Axkelondik aginte-makila duena;Ekron hiriaren aurkajasoko dut eskua,eta gainerako filistear apurrakgaldu egingo dira».Jainko Jaunak esan du.

9. Honela dio Jaunak:«Tiro herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jendetzak eman baitizkie gatibuedomdarrei,anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe;

10. horregatik, su emango dietTiroko harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu».

Irakurri kapitulu osoa Amos 1