Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 22:29-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Zu zaitut argi-zuzia, Jauna;zuk argitzen duzu, Jauna,nire ilunpea.

30. Zure laguntzazihes eragiten diot gudari-taldeari,zurekin, ene Jainko,harresiak igarotzen gainetik.

31. «Jainkoaren bidea on-ona,Jaunaren hitza sinesgarria.Bera daharengana jotzen dutenen babesa.

32. Nor Jainko, Jauna izan ezik?Nor harkaitz babesle,gure Jainkoa izan ezik?

33. Jainkoa dut gordeleku indartsu,bide zuzenetik ibilarazten nau.

34. Oreinarenak bezain arindizkit oinak egin,eta neure tontorretansendo nau ezarri.

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 22