Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24

Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Davidek Jaunari esker ona

1. Jaunak bere etsai guztietatik eta Saulen eskuetatik askatu zuenean, gorazarre hau kantatu zion Davidek Jaunari:

2. «Jauna da nire haitza,nire geriza,bera nire askatzailea,

3. ene Jainkoanire harkaitz babesgarri,nire babeski eta indar salbatzailea,nire gotorlekua,nire ihesleku eta salbatzailea.Zuk nauzu indarkeria-zaleengandik salbatzen.

4. Goretsia Zu!Dei egin nion Jaunari,eta etsaiengandik salbatu ninduen.

5. Herio-uhinek inguratu ninduten,uholde gaiztoek ikaratu;

6. herio-leizeko lokarriekninduten lotu,herio-sareek harrapatu.

7. «Larrialdian dei egin nion Jaunari,dei ene Jainkoari.Eta aditu zuen bere tenplutiknire oihua,haren belarrietaraino heldu zennire deiadarra.

8. Ikaratu zen lurra eta dardaratu,zeruaren oinarriak mugitu,Jainkoaren haserreakbaitzituen astindu.

9. Kea zerion sudurretik,su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.

10. Ireki zuen zerua eta jaitsi zen,oinpean hodei-lainoa zekarren.

11. Hegan zihoanhegaldun izakien gainean,haize-hegaletan agertu zen.

12. Bere inguruanetxolatzat hartu zituen ilunpeak,hodei-laino euritsuak.

13. Haren aurrean distira,su-garretan ikatz goriak.

14. «Ortzitik trumoiajoarazi zuen Jaunak,deiadar egin Goi-goikoak.

15. Geziak jaurtiz sakabanatu zituen,tximista eginez ihes eragin.

16. Itsas hondoa agertu zen,lurraren oinarriak agerian jarriJaunaren orroaz,haren haserre-ziztuaz.

17. «Goitik eskua luzatuz hartu nindueneta uholdetik atera.

18. Etsai indartsuagandiksalbatu ninduen,ni baino indartsuago ziren arerioengandik.

19. Lur joa nengoenean eraso zidaten,baina Jauna izan nuen euskarri.

20. Zabaldira atera ninduen,maite nauelako libratu.

21. «Neure zuzentasunaren ordainaeman dit Jaunak,neure jokabide garbiaren saria.

22. Jaunaren bideari jarraitu baitiot,ez naiz Jainkoarengandik urrundu.

23. Haren aginduak oroaurrean izan ditut beti,eta ez naiz saihestuharen arauetatik.

24. Haren aurrean zintzo izan naiz,ez dut batere bekaturik egin.

25. Neure zuzentasunaren ordainaeman dit Jaunak,beraren begietangarbi jokatu dut eta.

26. «Leialarentzat leial zara,zintzoarentzat zintzo,

27. asmo garbikoarentzat garbi,asmo txarrekoarentzat zorrotz.

28. Zuk duzu herri zapaldua salbatzen,eta harroputzen handikeria makurrarazten.

29. Zu zaitut argi-zuzia, Jauna;zuk argitzen duzu, Jauna,nire ilunpea.

30. Zure laguntzazihes eragiten diot gudari-taldeari,zurekin, ene Jainko,harresiak igarotzen gainetik.

31. «Jainkoaren bidea on-ona,Jaunaren hitza sinesgarria.Bera daharengana jotzen dutenen babesa.

32. Nor Jainko, Jauna izan ezik?Nor harkaitz babesle,gure Jainkoa izan ezik?

33. Jainkoa dut gordeleku indartsu,bide zuzenetik ibilarazten nau.

34. Oreinarenak bezain arindizkit oinak egin,eta neure tontorretansendo nau ezarri.

35. Trebatzen dizkit eskuak gudurako,eta besoakbrontzezko uztaia tenkatzeko.

36. Babeskiak bezala gorde nauzueta salbatu,erantzun didazu eta indartsu egin.

37. Bidea zabalagotu didazueta nire oinak ez dira oztopatu.

38. «Etsaiak pertsegitu nitueneta triskatu,eta ez nintzen itzulidenak suntsitu arte.

39. Suntsitu nituen eta desegin,ez ziren aurrerantzean jaiki;nire oinazpira erori ziren.

40. Indarrez jantzi ninduzun gudurako,menpean jarri zenizkidan arerioak.

41. Nire etsaiak ihesi jarri zenituen,gorroto nindutenak hondatu nituen.

42. Begiratu zuten, baina inork salbatu ez;Jaunarengana jo,baina hark entzun ez.

43. Lurreko hautsa bezalaxehatu nituen,kaleko lokatza bezalaoinpean zapaldu.

44. «Ene herriaren liskarretatikatera ninduzun,atzerritarren buruzagi izendatu.Herri ezezagunajarri zitzaidan zerbitzari,

45. arrotzek lausengatzen ninduten,entzuten zidaten eta esana betetzen.

46. Atzerritarrak kikildu egin ziren,eta beren gordelekuetatikdar-darka irten.

47. «Gora Jauna,bedeinkatua ene harkaitza!Goretsia Jainkoa,salbatzen nauen haitza!

48. Ene Jainko, zuk mendekatu nauzu,herriak menpean jarri dizkidazu.

49. Etsaien artetik atera nauzu,oldartzen zaizkidanen gainetik jaso,gizon zakarrarengandik askatu.

50. «Horregatik, Jauna,atzerritarren artean goresten zaitut,zure omenez kantatzen dut.

51. Garaipen handiak eman dizkiobere erregeari,maitasunez jokatu dubere gantzutuarekin,Davidekineta beraren ondorengoekin betiko».