1. Jaunak bere etsai guztietatik eta Saulen eskuetatik askatu zuenean, gorazarre hau kantatu zion Davidek Jaunari:
2. «Jauna da nire haitza,nire geriza,bera nire askatzailea,
3. ene Jainkoanire harkaitz babesgarri,nire babeski eta indar salbatzailea,nire gotorlekua,nire ihesleku eta salbatzailea.Zuk nauzu indarkeria-zaleengandik salbatzen.
4. Goretsia Zu!Dei egin nion Jaunari,eta etsaiengandik salbatu ninduen.
5. Herio-uhinek inguratu ninduten,uholde gaiztoek ikaratu;
6. herio-leizeko lokarriekninduten lotu,herio-sareek harrapatu.
7. «Larrialdian dei egin nion Jaunari,dei ene Jainkoari.Eta aditu zuen bere tenplutiknire oihua,haren belarrietaraino heldu zennire deiadarra.
8. Ikaratu zen lurra eta dardaratu,zeruaren oinarriak mugitu,Jainkoaren haserreakbaitzituen astindu.