Itun Zaharra

Itun Berria

2 Makabearrak 3:17-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Erabat izutua zegoen eta gorputza dar-dar, bihotzean nolako atsekabea zuen begira zeudenek igartzeko eran.

18. Jendea multzoka ateratzen zen etxeetatik, toki santuari gainera zetorkion irainaldia urrun zedin elkarrekin otoitz egitera.

19. Emakumeak, bularpeak zakukiz loturik, kalea betean zebiltzan, eta gorderik egon ohi ziren neskak ere, batzuk ateetara zihoazen lasterka, beste batzuk harresi gainera igotzen ziren eta beste batzuk leihoetara ateratzen.

20. Emakume guztiek, eskuak zerurantz jasorik, otoitz egiten zuten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Makabearrak 3